Festa izango da nagusi datozen egunetan Zestoan
Itxaropena dantza taldeak botako du gaur arratsaldeko 19:00etan festei hasiera emango dien txupinazoa
AINARA MARTÍN
Asteazkena, 7 iraila 2022, 00:02
Itxaropena dantza taldeak botako du gaur arratsaldeko 19:00etan festei hasiera emango dien txupinazoa, Pantxo Balbuenak musika jarriko duelarik. Aurretiaz, 18:00etan Ama Birjinaren bezperako meza. Gauean 22:00etan hasita kontzertuak, Manitu lehenik eta Mugi Panderoa erromeria ondoren.
Ostegunean, amabirjina eguna, egun guztiko egitarau oparoa izango da Zestoan. Goizeko 9:00etan Zestoako dultzaineroen diana eta 10:00etan Idiakaitz Txistulari taldearen diana. 11:00etan 'Goizeko izarra' martxaren doinuekin kalejira egingo dute Zestoako Musika Bandak eta Idiakaitz Txistulari taldeak. Meza Nagusia 12:00etan eta ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. 13:15ean Zestoako Bandaren kontzertua. Arratsaldean 17:30ean Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 17:30etik aurrera, Gurea Kultura estazio aldean; Feline, The Clayton eta TOC taldeen kontzertuak. 18:00etan Txan magoaren ikuskizuna umeentzat. 19:30ean Afizionatuen pilota partidak frontoi zaharrean eta gauean, 22:00etan Rudeska eta Nikotina taldeen kontzertuak. Amaitzean Dj Bull.
Egitarau oparoa
Ostiralean ospakizunek jarraituko dute herrian, goizean Laranjadi plazan 'Amaiur 500garren urteurrena. Gorazarrea' dantza eta musikaz alaiturik eta ondoren, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariekin. 13:00etan txakolina dastatzea izan da. 12:00etan hasita jolas parkea umeentzat 14:00ak arte frontoi inguruan (arratsaldean, berriro 16:30-18:30 bitartean). 17:30ean herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira bigarren zekorketa iragarriz. Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. 20:00 ibili munduan emanaldia Laranjadin ondorengo musikariekin: Aitor Furundarena, Angel Unzu, Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabal. Gaueko 22:00etan Master Caixa Bank Txapelketaren barnean pilota partida profesionala eta 23:00etan Laket taldearen kontzertua Laranjadin.
Larunbatean kuadrilen eguna izango da eta igandean haurrena, hainbat ekitaldirekin ere.