Telesforo, Ulacia Bidaiak eta Balearri/Astillerok bostetik bost
Hiru talde hauek igandean berriz irabazi zuten eta indartsu jarraitzen dute
Zarautz Kirol Elkarteak antolatzen duen 80. Hondartzako Futbol Txapelketak bere bosgarren jardunaldia jarri zuen kokoan senior mailan joan den igande goizean. Hotz egiten zuen partidak hastean, 9:30ean zuten hitzordua, baina eguzkiaren laguntzarekin errazago eraman zuten denak jardunaldi berria, jokalari, epaile eta ikusleak.
Hiru talde nabarmentzen ari dira orain artekoan eta denak mutilen multzotakoak dira, Telesforo Erretegia, Ulacia Bidaiak eta Balearri/Astillero. Igandean berriz irabazi zituzten euren norgehiagokak eta bostetik bost garaipen lortu duten bakarrak dira.
Egia da baita, nesken multzoan bi talde galdu gabe daudela, Kebidek eta Orbela Taberna. Lau garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte jokatutako jardunaldietan baina berdindutako partida hori euren artekoa izan zen, agian bestela hauek ere denak irabazita izango zituzten.
Asteburu honetako emaitzak hauek izan dira:
Senior neskak:
Orbela Taberna 4 - Lukas Ardotegia 1
Itxas-Lur Taberna 2 - 310-Kepa Osteo 3
Euskalduna Taberna 1 - Shelter - Pukas 5
Talai-Mendi Kanpina 5 - Kirkilla-Enea Jatetxea 0
Kebidek 3 - Euskal Parrilla 1
Senior mutilak A taldea:
Etxabe Confort 2 - Telesforo Erretegia 5
Celso Castro 1 - Arrano Taberna 1
Ulacia Bidaiak 3 - Kosta Hortz Klinika 2
Talai-Mendi Kanpina 3 - Latz Taberna 2
Pukas - Shelter 4 - Dava Street Food 1
Senior mutilak B taldea:
Euskalduna Taberna 1 - Garcia Edari Banaketak 4
Asergroup 2 - Asti Pinturak 3
Kirkilla-Enea Jatetxea 1 - Tivoli - Naparrak 2
S.F. Txanela 0 - Balearri-Astillero 5
Atsedena - Izar Optika
Nesken multzoan aipaturiko Kebidek eta Orbela Taberna buruan dira 13 punturekin, 12 ditu Shelter Pukasek eta 7rekin datos jarraian Tatali Mendi Kanpina eta 310 Kepa Osteo. Mutilen A multzoan, Telesforo eta Ulacia 15 punturekin daude goian eta atzetik Pukas Shelter eta Etxabe Confort 10puntureki. Azkenik B multzoan buru dago Balearri/Astillero 115 punturekin, eta ondoren Asti Pinturak 10ekin eta 7rekin berriz, Tivoli Taberna eta Euskalduna Taberna.
Hurrengo jardunaldia 2025a hasita izango dute, urtarrilak 4an, larunbata, eguerdiko 12:45ean hasita.