Ostolaza hirugarren Guangxiko Tourrean, Women's World Tourrekoa
Laboral Kutxak lortzen duen lehen podiuma da maila honetako lasterketa batean
J.M. ZUBIAURRE
zarautz.
Asteartea, 21 urria 2025, 20:33
Guangxiko Tourrea, Txinakotxirrindulari lasterketan, Usoa Ostolaza zarauztarrak hirugarren amaitzea lortu du,
Azken etapak, 106 kilometroko ibilbidea zuen, gogorra, % 11,7 eta % 16,5eko aldapak zituen 1,4 kilometroko horma batek erabaki zuen sailkapen nagusia. Lau aldiz igo behar izan zuten horma hori. Ostolaza indartsuenekin izan zen azken bi igoeretan, eta Anna Hendersonek (LTK) eta Caroline Anderssonek (LIV) bakarrik gainditu zuten zarauztarra.
Podioeko hirugarren posturako esprintean, Ostolazak bost aurkari gainditu zituen eta denboraldia borobiltzea lortu du.