Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Etorkizuneko txirrindulariak pozik Usoa Ostolazarekin argazki bat ateratzen zutelako. AMAXKAR

Zarautz

Kostamendi zikloturista martxak Usoa Ostolaza txirrindularia omendu du

Proba irailak 21ean egingo da baina izena emateko aukera dago oraindik igande gaua bitartean

Ostirala, 29 abuztua 2025, 20:44

Comenta

Datorren irailak 21ean ospatuko da Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak aurten lehen aldiz antolatu duen Kostamendi Zikloturista Martxa eta Usoa Ostolaza zarauztar txirrindularia omendu du.

Triatloia utzi eta txirrindularitzara pasa zenean, Usoan bi lasterketa egin zituen Zarauztarra taldearekin Laboral Kutxarekin sinatu aurretik eta gogoan ditu berak lasterketa horiek.

Elkartearen helburua denboraldira begira laguntza bat lortzea da eta dagoeneko ehundik gora dira izena eman duten zikloturistak. Gehienak ingurukoak dira eta batzuk ezagunak, Markel Irizan txirrindulari ohia adibidez. Halere kanpotik etorritako zikloturistak ere izango dira, Palentziatik datorren batek izen eman du aste honetan.

Triatloia utzi eta txirrindularitzara pasa zenean Zarauztarra taldearekin lasterketa batzu egin zituen Usoak

Dena den igande gaua bitartean izena emateko aukera izango da eta horretarako www.rockthesport.com weborrira jo besterik ez dago, Emakumeen partaidetza ere bultzatu nahi da, ibilbidea beraientzat egokia izan daiteke eta une hauetan izena eman dutenak %25 dira zerrenda orokorrean.

Antolaketak adieraz duenez jarraipena izango duen zikloturista proba baten aurrean gaude. Lehen edizioa izango da aurtengoa baina urte askotako iraupena izan dezakela aurreatu dute. Txirrindularitza probak egiten ohituak daude zalantzarik gabe.

Kostamendi

Probaren izenak erakusten du bere ibilbidearen nondik norakoa. Kostaldean hasi eta barruko mendiak igaro ondoren berriz kostaldean amaituko da, 100 kilometro inguruko luzerarekin.

Irteera eta helmuga Zarauzko kiroldegian egongo dira. Kostatik abiatu, Itziar mendatea igo, Debara jetsi, Kalbario mendatea Mutrikutik igo eta jeisterakoan, Elgoibarrera iritsiko dira. Bertan, eguneko azken mendatea igoko dute, Azkarate. Azkoitira jetsi, Iraeta pasa eta Muniosora iritsitakoan Zumaiara hartu berriro ere Zarautzera iristeko. Bi anoa izango ditu, lehena Altzolan eta bestea helmugan.

Usoa pozik

Ostolaza Kostamendiko aurkezpenean egon zen, adicto.bike bizikleta dendan. Irailak 21eko Kostamendi zikloturista martxan erabiliko den maillot dotorea eta txapela oparitu zizkioten eta jarraian Zarauztarra taldeko gaztetxoekin atera zuen argazkia. «Oso pozik nago, herriko proba zikloturista batean zutaz gogoratzea eta honelako omenaldi bat egiteak poza ematen dit. Triatolia utzi eta txirrindularitzara pasa nintzenean beraiekin ibilia naiz eta hori ez dut ahaztu» adierazi zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kostamendi zikloturista martxak Usoa Ostolaza txirrindularia omendu du

Kostamendi zikloturista martxak Usoa Ostolaza txirrindularia omendu du