Zarautz
Erabaki dituzte Lizardi Sariko bertsolari finalistakEuskal Asteko egitarauaren baitan, Bertsolari Gazteen Lizardi Saria lehiatuko da bere XLIX. edizioan. Finala datorren ostiralean izango da, Modelo Aretoan gaueko 22:00etan hasita. Aurrez bi kanporaketa egin dira 18 bertsolari gazteen artean Santa Klaran ostgun eta ostiral gauetan. Bi garaileak zuzenean sartzen ziren, Irati Alcantarilla eta Elixabet Etxandi. Hauekin batera beste lau sailkatu dira puntuaketari esker, Janire Arrizabalaga, Iker Ormazabal, Maddi Agirre eta Aimar Sorazu zarauztarra.