Udal aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko burua hautatzeko deialdi berria
JOSU ARANBERRI
usurbil.
Asteazkena, 9 otsaila 2022, 00:06
Udal aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko burua hautatzeko deialdi berri bat abiatu du udalak. Gaurtik kontatzen hasita, 5 egun balioduneko epea izango dute interesdunek (otsailaren 15era bitartean). Eskabideak modu telematikoan soilik egin ahal izango dira, eskaera eredu orokorra erabilita.
Abenduaz geroztik dago hutsik postua. Hala, presazko prozesua denez, hautaketa merezimendu lehiaketa bidez egingo da, administrazio publikoko lan eskarmentua baloratuz. Lanpostuko behin-behineko izendapena egiten ez zaien gainerako izangai guztiek lan-poltsa osatuko dute.
Udalak urtarrilaren erdialdean egin zuen lanpostu hori betetzeko ahalegina Lanbideren bidez, baina prozesuan izandako akatsak eta gorabeherak tarteko, bertan behera uztea erabaki du. Prozesu horretan arkitekto teknikoa izanik eskaera aurkeztu zuten izangaiei mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie erabakia, eta, horrela nahi izanez gero, orduko eskaera hori erabiltzeko eskaera aurkeztu dezakete.