Borrar

Kultur arloko dirulaguntzen inguruko bilerak, asteazkenean

Hilaren amaieran irekiko da dirulaguntzak eskatzeko epea eta horien inguruko informazioa ematea izango dute helburu

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Ostirala, 11 otsaila 2022, 00:07

Comenta

Kultur arloko dirulaguntzen inguruan hitz egiteko bilerak deitu ditu udaleko kultura sailak. Ondo bidean, otsailaren amaieran irekiko da kulturako zein gainerako sailetako dirulaguntzak eskatzeko epea, eta horien inguruko informazioa ematea izango dute helburu deialdiok. Bi bilera egingo dituzte, biak otsailaren 16an, Potxoenean: kultur egitasmoetarako laguntzen ingurukoa arratsaldeko 18:00etan, eta kultur sorkuntza sustatzeko laguntza berriaren ingurukoa iluntzeko 19:00etan.

Kultura Sailetik ohartarazi dutenez, azken urteetan, dirulaguntzen legea dela eta, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte udaletako prozeduretan: «Eta oraindik ere urrats batzuk egiteko ditugu». Azaldu dutenez, elkarteek, pertsona juridiko gisa, telematikoki eskatu beharko dituzte dirulaguntzak, legeak hala ezarrita. «Ondorioz, ziurtagiri digitalik ez daukan elkarteak berau lortzeko tramitea egin beharko du Izenperen atarian». Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, formakuntza saio bat antolatuko dute, eta lotu bezain pronto iragarriko dute.

«Oinarriok azaldu»

Dirulaguntzen oinarriak onartzear direla, beraz, bilera irekiak egingo dituzte. «Gure helburua oinarriok azaldu eta puntu garrantzitsuenak xehetzea izango da. Bertaratzeko ahalegina egitea eskertuko genizueke, guretzat garrantzitsua baita bide honetan sor daitezkeen zalantzak elkarrekin argitzea».

Bestetik, bihar, otsailaren 12an, kulturgileen elkargunea eraikitzeko prozesuak hirugarren lansaioa izango du, ohiko ordutegian, 10:00etatik 13:00etara Potxoenean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur arloko dirulaguntzen inguruko bilerak, asteazkenean