Gizarte arloko zerbitzuen luzapenak, onartuak
J. ARANBERRI
USURBIL.
Larunbata, 29 urtarrila 2022, 00:08
Gizarte gaiei lotutako bi puntu landu zituzten urtarrileko osoko bilkuran, eta biak onartu zituzten, aho batez: alde batetik, etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko udalaren eta aldundiaren arteko hi-tzarmena berritzea, eta bestetik, GSR-ren kontratua urtebete luzatzea Puntapax eguneko zentroaren kudeaketarako.
Etxez etxeko zerbitzua aldundiari egokitu arren, duela zenbait urte akordioa egin zuten udalaren eta aldundiaren artean, erosoagoa zelako zerbi-tzua udalak kudeatzea; hala, aldundiak zerbitzua finantzatu eta udalak kudeatzea adostu zuten. Akordio hori amaituta, hi-tzarmena berritzea egokitu da.
Puntapax eguneko zentroaren kudeaketari dagokionez, 2018an hiru urterako sinatu zuten kontratua GSR-rekin, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. «Luzapeneko bigarren urtea izango da 2022a, eta hurrengo urtean ikusi beharko da nola kudeatuko dugun zaintza ekosistema berriarekin, baina oraingoz kontratuan aurreikusitako azken urterako luzapena onartuko dugu», azaldu zuen Itziar Basterrika Unanue zinegotziak.