Borrar

Euskara Aholku Batzordearen bilera izango da gaur

Aurten izango diren Korrika eta Euskaraldia ekimenen barruan herrian egin daitezkeen aukerak aztertuko dira

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteartea, 22 otsaila 2022, 00:19

Comenta

Urteko lehenengo bilera deitu du Euskara Aholku Batzordeak gaurko, otsailaren 22a: Potxoenean izango da, 18:30ean. Urteko aurreikuspenak azaldu eta plangintza osatzeko saioa izatea nahi dute: «Aurten, egutegiak bi zita ditu nabarmenduta: Korrika eta Euskaraldia. Horiei heltzea izango da gure arduretako bat, baina herri mailan baditugu bestelako erronkak ere, eta, horregatik, denon ekarpenak eta iritziak jasotzea aberasgarria izango da».

Aurten izango diren Korrika eta Euskaraldia ekimenen barruan Usurbilen egin daitezkeenen aukerak aztertuko dituzte. Horrez gain, bestelako gaiak ere landuko dituzte, besteak beste, harrera linguistikoa.

Gazteentzako udalekuak

Bestalde, udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31 arte. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. 50 laguneko bi zutabe abiatuko dira. Bat Tolosatik, eta bestea Etxarri Aranaztik, eta laugarren egunean Leitzan elkartuko dira bi zutabeak. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua. Iaz gazte askok eman zuten izena, eta asko kanpoan geratu zirenez, aurten parte-hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk.

Hiru modutara eman daiteke izena: UEMAren web orrian, 943 81 66 99 telefonora deituta edota datuak posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.

Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Hautaketa amaitu ondoren, apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara Aholku Batzordearen bilera izango da gaur