Borrar

Buruntzaldeko 13. Ibilbideen eguna izango da bihar

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Larunbata, 16 urria 2021, 09:13

Comenta

Buruntzaldeko udalek antolatuta, bihar, Buruntzaldeko Ibilbideen XIII. Eguna ospatuko da, 8:00etik 14:00etara. Lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den kirola egiteko eta eskualdea bera eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera ematen du proiektu honek. Bost ibilbide daude aukeran. Guztiak, landako paisaiatik barrena paseoaz gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta natura nahiz kultura aldetik interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak, eta norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak daude. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra; Urnieta: berdea; Usurbil: laranja; eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan dauden jakingo da.

Ibilbideak ondoko hauek dira: Urdina eta urre zaharra: Andoain-Lasarte-Oria. 7,9 km; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoak beharrezkoak dira. Ibilbide honek bi aukera eskaintzen ditu.

Urdina eta berdea: Andoain-Urnieta. 4,8 km; oinez edo bizikletaz egin daiteke; kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

Urdina eta laranja: Andoain-Usurbil. 14,9 km; oinez egitea gomendatzen da eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.

Urre zaharra eta berdea: Lasarte-Oria-Urnieta. 3,9 km; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoak beharrezkoak dira.

Urre zaharra eta laranja: Lasarte Oria-Usurbil-Aginaga. 9 km (Santuenea auzotik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Herri bakoitzean kontrolgune bat egongo da, Usurbilen bi, argibideak eman eta mokaduak eta edatekoak banatzeko. Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena.

Autobus zerbitzua ere martxan egongo da. Eguerdiko 12:00etan aterako da lehenengo zerbitzua Aginagan (Ezpaldiko Gasolindegian) eta azkena 14:00etan toki berdinean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buruntzaldeko 13. Ibilbideen eguna izango da bihar