Santixabel jaiak bete-betean Usurbilen

Joaldunek herriko kaleak zeharkatu zituzten euren joareekin giroa alaituz./ ARANBERRI
Joaldunek herriko kaleak zeharkatu zituzten euren joareekin giroa alaituz. / ARANBERRI

Aizkora, lasto altxatze eta ingude txapelketak izan ziren atzo, besteak beste

JOSU ARANBERRIUSURBIL.

Usurbilgo herriak Santixabel jaietan murgilduta jarraitzen du ostiraletik. Larunbat gaueko parranda handiaren ostean igandekoa egun lasaia izan zen eta herri kirolek hartu zuten protagonismoa. Goizean Gipuzkoako 2.mailako aizkora txapelketaren finalean Jesus Mari Mujikak eskuratu zuen garaipena Aratz Mugerzaren aurretik. Arratsaldean, berriz, beste bi Gipuzkoako txapelketa izan ziren jokoan. Lasto altxatzekoan Jose Martin Bustinza izan zen nagusi, berak zuen Euskadiko marka berdinduaz 25 altxaldirekin, eta ingude txapelketan, berriz, Josu Urbieta aiarra izan zen onena.

Herri kirolez gain, beste hainbat irudi eskaini zituzten Santixabel jaiek. Goizean joaldunak ibili ziren herriko kaleetan eta jubilatuek beren ohiko bazkaria izan zuten Atxega jauregian. Arratsaldean, txosnetan patata tortilla lehiaketa izan zen eta herriko kaleetan jai giroa jarri zuten Arriketai txarangak eta dultzaineroek buruhandiez lagunduta.

Patata tortila lehiaketa izan zen txosnetan.
Patata tortila lehiaketa izan zen txosnetan. / ARANBERRI

Santixabel jaiek jarraipena izango dute astelehen eta asteartean. Herriko haurrek jolaserako aukera aparta izango dute gaur. Jolas parkeak izango dira frontoian eta Txu Txu trena ere ibiliko da. Bien bitartean, oilasko biltzaileak baserriz baserri oilasko biltzen ibiliko dira. Arratsaldean, umeeei bideratuta ekintzen gain, Puro Relajo taldearekin rantxerak izango dira Artzabalen eta bertsolariak frontoian 22.30ean: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe eta Oihana Bartra. Jarraian, Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira.