Orio
Orioko oroigarri berriak salgai daude turismo-bulegoanArkaitz Barriola marrazkilariaren irudiekin egindako Orioko oroigarriak dira salgai jarri direnak
Arkaitz Barriola marrazkilariaren irudiekin egindako Orioko oroigarriak salgai jarri dira turismo-bulegoan. Orioko itsas ondarearen liburuxka egiteko erabili ziren irudi horiek, eta orain katilu, botila eta postaletara eraman dira. Horrez gain, oihalezko poltsak ere eskuratu daitezke, 2022ko Balearen Egunaren irudiarekin. Lehiaketa baten bidez erabaki zen urte hartako kartel irabazlea, eta Usoa Zulaikaren irudia da poltsan jasotakoa.
Orioren historia eta itsas ondarearekin lotura duten irudiak jaso dira oroigarrietan, etxean bertan gorde ahal izateko herriko historia aberatsaren lagin bat; Kale Nagusia, moila, saregileak eta balea agertzen dira irudietan.
Oroigarri aukera
Turismo-bulegoan eskuratu daitezke oroigarriak, aukera zabala dago eta prezio aldetik, 5eurotatik aurrera. Adibidez, katiluak, bakoitza 5 eurotan saltzen da; botilak, 7 euro; oihalezko poltsak, 5 euro. Postal bakoitza 3,5 eurotan dago salgai; erraldoi bakoitza, 20 euro; erraldoi bikotea, 34 euro; elastikoak, 9 euro; Done Jakue Bidearen gida, 8,5.
Herriko Plazan, udaletxe ondoan dagoen dagoen Turismo Bulegora gerturatu zaitezkete oroigarriak ikusi eta erostera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.