Orio
Orioko Mendi Trail larunbat honetan jokoan 200 lasterkarirekinIrteera 17:00etan emango zaio, Ikastola aurretik, 14 kilometrotako ibilbidea osatzeko
Guztira 200 korrikalari izango dira gaur arratsaldeko 17:00etan Ikastola aurretik irteera emango zaion, IV. Talaimendi Trail Orio mendi lasterketan, helmuga ere Ikastola aurreko plazan izango duelarik. Korrikalariek 14 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute, nagusiki Kukuarri (364m.) mendiaren ingurutik, 650m.- ko desnibel positiboa duen lasterketan.
Joan den urteko irabazleak Ibai Makazaga oriotarra eta Laine Arrospide tolosarra izan ziren, 59:28 eta 1:17:35 denborekin. Aurtengoan ere borroka gogorra espero da txapelaren bila, Garaile orokorrek gizon zein emakumeetan, garaikurra, txapela eta 150 euro jasoko dituzte; 100 euro izango dira bigarrenentzat eta 50 hirugarrenentzat. Lehenengo herritarrek ere txapela eta garaikurra jasoko dituzte.
Dortsalen banaketa irteera puntuan izango da, gaur goizean (11:30-13:00) eta arratsaldean (14:30-16:00ak bitartean). Erropa eta gauzak uzteko konsigna zerbitzua izango dute korrikalariek eta amaieran dutxatzeko aukera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.