Orio
Orioko futbol klubak elkarteko eguna ospatuko du bazkari eta jai giroarekinEl Diario Vasco
orio.
Ostirala, 20 ekaina 2025, 21:05
Orioko futbol klubak gaur, larunbata, elkarteko eguna ospatuko du. Bertan, bazkaria, emakumezkoen lehen taldeari elkartearen aitorpena, sari banaketa eta musika izango dira pilotalekuan eta Herriko Plazan.
«Aurten lortu den guztia ez zen posible izango herria eta zuetako bakoitza alboan izan gabe, horregatik iluntze aldera plazara mugituko gara gure dj-ekin herri osoak goza dezan elkartearen egunean!», diote Orioko futbol taldeko zuzendaritzatik.
«Ondo deskantsatuta etorri, urte osoan izan dezuen jarrera eta konpromisuaren alturako festa izango da eta!».