Orio
Ohorezko jubenil taldearen garaipena, larunbateanLarunbatean etxean Amaikak Bat-en aurka jokatuko duen partidan du burua taldeak orain
Antxon Etxeberria
ORIO.
Asteartea, 23 iraila 2025, 20:29
Ander Padillak entrenatzen duen Ohorezko jubenil mailako taldeak ongi hasi du denboraldia, iragandako larunbat arratsaldean Vasconia C.D. B taldea, 4-2 emaitzarekin gaindituz. Golak Unai Cohelo, Oier Etxeberria eta Mikel Cotanok (2) sartu zituzten. Emakumeen Oriokok ez zuen aukerarik izan Bergararen aurka kategoria berriaren estreinuan eta 0-9 galdu zuten. Azkenik, adierazi ere lehen taldeak porrot mingarria jazo zuela Irun aldean Real Unión B-ren aurka, 7-0. Lehen zatirako 4-0 galtzen zihoazen, penaltitik jasoaz bigarren eta hirugarren golak. Emaitza ahaztu eta larunbatean etxean Amaikak Bat-en aurka duten partidan pentsatu behar. Argazkian, jubenil oriotarrak pozik Vasconiari 4-2 irabazi ostean eta bigarrenean, Orioko-Bergara partidako irudia.