Borrar
Oriotarren emakume kadete laukoak urrea lortu zuen Sevillako txapelketan eta maila bereko mutilek zilarra.

Orio

Lau domina aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan

Orioko klubak 19 ontzi aurkeztu zituen, guztira 60 elkarte bildu diren Espainiako Txapelketara

Martes, 24 de junio 2025, 21:09

Altxor bikainarekin itzuli dira Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak Sevillan ospatu diren aulki mugikorreko Espainiako Txapelketatik: urre bat (emakume kadeteak laukoan); zilarra (gizonezko kadeteak modalitate berean) eta bi brontze, gizonezko absolutu bakarkakoan eta gizonezko jubenilek lemazaindun laukoan.

Orioko klubak 19 ontzi aurkeztu zituen, guztira Estatuko 60 elkarte bildu ziren txapelketara, 477 ontzi uretan eta 1.100 arraunlari baina gehiago. Beraz, meritua tamaina honetako txapelketan dominak eskuratzea.

Orio B, hirugarren

Bestalde, Orio B traineruak larunbatean ekin zion denboraldi berriari, hirugarren sailkatuz Astilleroko estropadan. Aurretik, Hibaika eta Portugalete izan zituen. Bigarren jardunaldia larunbatean izango dute, Errenterian, 17:30ean hasita. Aurten sei ontzien arteko lehia dute eta Orioko hitzordua uztailaren 19an izango da.

Lehen traineruak uztailaren 5ean, Bilboko Banderarekin, hasiko du Liga.

Beteranoak, irabazle

Adierazi ere, Badok 13 Orio beteranoen trainerua irabazle izan dela Trintxerpeko estropadan, B ontzia berriz hirugarren sailkatu zelarik bere txandan. Datorren larunbateko hitzordua Zumaian izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lau domina aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan

Lau domina aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan