Borrar
Iker Lauroba eta bere taldekideak Orion izango dira kontzertuan. DV
Orio

Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude online

Kontzertua irailaren 16an izango da 22:00etan Karela kiroldegian eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan

Igandea, 4 iraila 2022, 00:03

Comenta

Iker Lauroba, Andoni Etxebeste, Maria Soriazu, Urbil Artola, Leire Berasaluze eta Olaia Inziarte musikariek emanaldia eskainiko dute Orion irailaren 16an, ostiralarekin. Karela kiroldegian izango da, 22:00etan, eta sarrerak online eskuratu daitezke dagoeneko.

Lauroba musikari donostiarrak bakarlari gisa kaleratutako bost lanak ditu oinarri zuzenekoak, eta goxotasunez prestatutako euskal folk doinuak entzunaraziko dituzte. Bere abesti ezagunen errepasoa ere egingo du.

Sarrerak, kultur etxean ere

Online sarrerak aste honetan jarri dira salgai, eta kultur etxean datorren asteazkena,, irailaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira, 10 eurotan. Txartela erosterako orduan, bakoitzak harmailaren eta pistaren artean aukeratu beharko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude online

Orio: Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude online