Orio
'Gabriel Arestirekin' ikuskizuna larunbat honetan kultur etxeanKandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreen eskutik, arratsaldeko zazpietan da hitzorfdua
Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreek 'Gabriel Arestirekin' ikuskizuna eskeiniko dute larunbat honetan, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean.
Gabriel Aresti, olerkari bilbotarraren heriotzaren 50 urteak beteko dira aurten eta antzezlan hau aukera ederra da euskal kulturan mugarria den artista ezagutzeko. Ikuskizuna Kandido Urangaren apustu pertsonal bat da, bere hitzetan aspalditik zor zuen emanaldia.
'Harri eta herri' liburuko 'Q' poema entzungo dugu batetik eta Pedro Alberdiren 'Gabriel Aresti Eibarren' ipuinean Arestiren idazlearen ikuspegi humanoagoa ezagutu.
Oso hurbiletik ikusteko emanaldia da, eta Kandidoren ahots gartsuak, Inazio Tolosa izango dute osagarri.