Orio
Eragin Egunarekin, eskubaloi klubak denboraldia agurtuko duKlubeko talde desberdinen jokalari eta beraien gurasoen arteko partidak izango dira, besteak beste
Antxon Etxeberria
ORIO.
Viernes, 20 de junio 2025, 21:05
Gaurko IV. Eragin Egunarekin amaitutzat emango du eskubaloi klubak aurtengo denboraldi bikaina. Urtez urte indar handiago du Eragun klubak, haur eta gaztetxo gero eta gehiagok aukeratzen baitu eskubaloia kirol bezala eta emaitza aldetik ere urtea oso ondo joan da.
Eguneko egitaraua, talde desberdinetako jokalari eta talde bakoitzeko jokalarien gurasoen aurkako partidekin hasiko da. Hasteko, 09:15etik 09:45era, Karela kiroldegian, Sukia Orio, beraien gurasoen kontra eta ondoren, beste talde guztiak ere beraien gurasoen aurka, 12:45etik 13:15era, Dhmen taldeko jokalari eta gurasoek itxiko dutelarik goiza. Jarraian, trikipoteoa herrian zehar, ikastolako plazoletan hasita; 15:00etan, bazkaria pergolan Euskal Parrillaren eskutik, eta, 17:45etik 20:00etara, Bide Batez erromeri taldea ikastolako pergolan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.