Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Joan den igande iluntzean arraunlariei egin zitzaien harrera eta ospakizuna izugarria izan zen. ETXEBERRIA

Orio

Denboraldia hasi zuen bezala amaitu nahi du gizonezko traineruak, garaipenekin

Larunbat arratsaldean Bermeon eta igande eguerdian Portugaleten, denboraldiko azken bi estropadak jokatuko dira

Ostirala, 19 iraila 2025, 20:14

Comenta

Pasa den igandean bizitakoaren ondoren, asteburu honetan emango zaio amaiera arraun denboraldiari, Ligako azken bi estropadekin, larunbat arratsaldean Bermeoko Ikurriñarekin eta igande eguerdian El Corte Ingles Banderarekin, Portugaleten. Oriotarrek liga irabazita dute, Kontxa ere bai, era berean aurretik Ligako 14 estropada irabazita dituzte, tartean Zarauzko Ikurriña... Baina, denboraldia hasi zuten bezala bukatu nahi dute, garaipenekin.

Bestalde, joan den igandean bizitakoaren ondoren, udalak eskerrak eman nahi dizkie pasa den igandeko festa posible egin zuten guzti-guztiei. «Donostia kolore desberdinez bete zenutenei. Arranpla eta inguruak horitu zenituztenei. Bikamiotatik kalejiran etorri zinetenei. Goizean goizetik, eta gauera arte, Donostia eta gure plaza alaitu zuen Orioko txarangari. Pello eta Nikolasari. Herriko Plaza horiz jantzi zenutenei. Benito Lertxundiri. Arraunlari bakoitzaren ibilbidearen parte izan direnei, gaur egungo bidelagunei eta haiek uretan dena eman dezaten lanean ari zaretenei. Arraunlariei. Festa lanetik bizi behar izan zutenei. Hurrengo egunean, plaza ezer gertatu izan ez balitz bezala utzi zutenei. Airean ibili ziren oroitzapen eta sentipen guztiei... Denei. Milesker Orioko herriari!».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Denboraldia hasi zuen bezala amaitu nahi du gizonezko traineruak, garaipenekin

Denboraldia hasi zuen bezala amaitu nahi du gizonezko traineruak, garaipenekin