Orio
Dantzariek, arrantzaleek eta saregileek hartu zuten herriaBizikleta igoera, meza nagusia, herri kirolak, pilota partidak, kalejira eta kontzertuak izango dira gaur, besteak beste
Arrantzale eta Harrotasunaren eguna giro ederrarekin ospatu zen atzo, herria dantzariez beteta, kalejira politarekin, herri guztia inplikatuta eguerdian, herri bazkariaren aurretik, saregile eta arrantzaleei omenaldia eta guzti.
Atzokoa alde batera utzita, Orioko jaiak bere azkenetara iristen ari dira; hala ere, oraindik geratzen da eta, honela, gaur goiz partean, Orioko txaranga kalez-kale ibiliko da; 11:00etan, bizikleta-igoerari hasiera emango zaio, haurrak Herriko Plazatik Pillikura, eta helduak Herriko Plazatik San Martin ermitara. Eguerdiko 12:30ean, meza nagusia ospatuko da elizan, Salatxo abesbatzak kantatua eta jarraian, 13:00etan, herri-kirol parte-hartzaileak eta pintxoak banatuko dira Herriko Plazan.
Pilota partidak eta dantza
Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, haur eta gazteen pilota-partidak jokatuko dira frontoian; benjaminak eskuz, Jakes Larrañaga eta Abel Lopetegi, Aratz Loidi eta Telmo Gardielen aurka; ondoren, alebin neskak paletaz: Laia Garrido eta Ane Sagastibeltza, Bidarte Iglesias eta Goretti Aranalderen kontra; alebinak eskuz: Mikel San Sebastian eta Aimar Rezabalek aurkari Eritz Itxaso eta Ganix Brit izango dituzte eta, azkenik, infantil mailako lagunarteko partida; Intza Jauregi eta Atorrasagasti (Ospele), Olano (Bergara) eta Sagastibeltza, etxeko Ospele taldekoaren aurka.
Egitarauak 18:00etan jarraituko du, erraldoi eta buruhandien kalejirarekin Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariekin; 19:00etan, soka-dantza, eta jarraian, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren emanaldia izango da. Gaueko emanaldiak, 23:00-02:00etara luzatuko dira eta gaurkoan, hasteko Alarma Morea taldea, runba, flamenkoa eta antzeko doinu dantzagarriekin, eta segidan, DJ La Fulana eta DJ Troti igoko dira oholtzara.
Bihar, haurrei begira
Biharko, San Pedro bigarrengo egunaren egitaraua, batipat haurrei zuzendurik egongo da. Hasteko, 10:00etan Bizijolas haurrentzako jolasak (2-10 urte), Muntoko berdegunean; 10:30ean, I. San Pedro Erronka, talde jolasak eta bazkaria (10-14 urte), herrian barrena; eguerdiko 14:00etan, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria izango da Villa Antilla hotelean.
Jaiei amaieta emateko, 19:00etatik aurrera, Old Glasses taldeak kontzertua eskainiko du, Herriko Plazan. Bertsio ezagunak joko ditu, adin guztietako lagunen gozamenerako.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.