Orio
Dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejirak zabalduko du eguneko egitarauaArrantzale eta Harrotasunaren eguna izendatu da San Pedro bezpera hau
Arrantzale eta Harrotasunaren eguna larunbatekoa, San Pedro bezpera eta eguneko egitaraua zabaltzeko, goizeko 11:00etan, dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira hasiko da, kalez kale. Ondoren, eguerdiko 12:00etan, sardin-jana egongo da bi gunetan: Oteizaren Pietate azpian eta Endaia Plazan. Eguerdiko 13:30ean, ikuskizuna eta omenaldia egingo zaie saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan, herri bazkariaren aurretik.
Egitarauak arratsaldez jarraituko du, 17:00etatik aurrera Bide Batez erromeri taldearekin; jarraian, 17:30ean, heriotzarik gabeko arrantza-txapelketa (8-13 urte), moilan, anbulatorioaren parean.
Eta gau partean, 23:00etan hasi eta goizaldeko 05:00ak bitartean, lau artista igoko dira oholtzara: Kiliki, DJ Lamia Mari, Ofensa eta Siwanaba. Gau honetako kartel-burua Kiliki izango da, Chill Mafia taldearekin ezagun egin den musikaria. Chill Mafia taldea aurten desegin da, eta musikari nafarrak oraintxe abiatu du bere proiektu berria. Musika urbanoaren eszenan euskal erreferente nagusienetakoa da Kiliki, eta gaur gauean Herriko Plaza astinduko du bere musika eta letra ziztagarriekin.
San Pedro egunean ere izango da herrian giroa. Besteak beste, goizeko 10:00etan, Orioko txaranga abiatuko da; 11:00etan, bizikletan krono-igoerari hasiera emango zaio; 12:30ean, meza nagusia, Salatxo abesbatzak kantatua; 13:00etatik aurrera, herri-kirol parte-hartzaileak antolatu dira eta 17:00etan, haur eta gazteen pilota partidak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.