Borrar

Orio

Bukatu dira Maria Maestra haurreskolako gela berria eraikitzeko lanak

Lanak bukatu ondoren, urtarriletik aurrera haur gehiago hartzeko aukera izango du Orioko haurreskolak

Antxon Etxeberria

ORIO.

Asteartea, 11 azaroa 2025, 20:29

Comenta

Haurreskolaren eraikina eguneratzeko eta zerbitzua hobetzeko hainbat obra egin ditu Udalak azken urteetan. Uztailaz geroztik, 13 haurrentzako lekua duen gela berri bat sortu da, eguzki-plakak ezarri dira eta sotoetako hezetasunak ere konpondu dira. Lanak aste honetan bukatu dituzte, eta ondorioz, datorren urtarriletik aurrera haur gehiago hartzeko aukera izango du haurreskolak.

Aurten, Eusko Jaurlaritzak emandako 234.000 euroko dirulaguntza jaso du Udalak eta, horren bidez, 3 proiekturen aurrekontua finantzatuko du, %75ean. Hauek dira hiru obrak: Larrialdietako eskailerak eraikinaren kanpoaldean ezartzea (2022an gauzatutako lanetako bat da).

Bestalde, lehenengo solairuan, 13 haurrentzako lekua duen gela berri bat sortzea. Lanak Urbycolan enpresak egin ditu, eta orain, Haurreskolen Partzuergoa arduratuko da altzariak jartzeaz.

Era berean, eguzki-plakak ezarri dira, energia-kontsumoa murrizteko. Kasu honetan, Leycolan enpresa arduratu da lanez. Orioko Udalak 2019an onartu zuen Energia Plana, eta ordutik, energia aurrezteko neurriak hartzen ari da udal-eraikinetan, energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bukatu dira Maria Maestra haurreskolako gela berria eraikitzeko lanak

Bukatu dira Maria Maestra haurreskolako gela berria eraikitzeko lanak