Borrar
Hormigoiz estali eta arranpla konpondu da jendea ez irristatzeko. DV
Orio

Anbulatorioko arranpla konpontzeko lanetan ari dira

Arranpla hormigoiz estaliko dute, arranplak zeuzkan zuloak tapatu eta koskak leuntzeko

Igandea, 25 iraila 2022, 00:11

Comenta

Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak anbulatorio ondoko arranpla egokitzeko lanak egiten ari da egunotan. Arranplaren erabilera aldatu egin da, eta herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dute bainatzeko. Hori dela eta, hormigoiz estaliko dute, arranplak zeuzkan zuloak tapatu eta koskak leuntzeko.

Aste honetan bota dute hormigoia, eta ondoren, eskuila bat pasatuko diote gainazala latzagoa izan dadin, jendea ez irristatzeko. Lanak bukatzear daude, eta beraz, hemendik aurrera irristaketa gutxiago izango dira. Egia da, baita ere, uda garaia bukatu dela eta, aurrerantzean, datorren uda bitartean behintzat, ez dela apenas jenderik ibiliko arranplan bainurako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Anbulatorioko arranpla konpontzeko lanetan ari dira

Orio: Anbulatorioko arranpla konpontzeko lanetan ari dira