Aia
Joxe Arregi adituarekin, izar malkoak ezagutzeko aukeraLarunbat honetarako astronomia gaua antoaltu dute Pagoeta Natura Parkean
Iturraran parketxetik, Pagoeta Natura Parkean, astronomia gaua, izar malkoak zuzenean, ekimena antolatu dute datorren larunbat honetarako, abuztuak 16, 22:00etan. Berez abuztuaren 15erako antolatuta zegoen, baina plaza guztiak bete direnez, bigarren egun bat eskeiniko da.
Perseiden izar-malkoak deituriko meteoro-jasak, astronomiaren zaleentzako urteroko hitzordua dela eta, Iturraran Parketxean, fenomeno hau aurrez aurre ikusi ahal izateko bigarren aukera bat antolatu da abuztuaren 16rako. Aukera aprobetxatuz, Joxe Arregi adituak espazioan barna bisita gidatua eskainiko digu, agerian dauden konstelazioak errepasatuz.
Prezioa, helduak 8 euro eta umeak 6 euro (3-12 urte). Ezinbestekoa da izena ematea. Saioa euskaraz izango da. Parte hartzeko, 943.835389 zenbakira deitu edota iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi behar da aldez aurretik.