Haur berbena gaur arratsaldean herriko plazan Eneko Arraterekin
Udako kultur programazioaren barruan Eneko Arrateren 'Plaza irrintzika' izeneko haur berbena izango da gaur arratsaldean Herriko Plazan, 18:30tan hasita. Udalak antolatu du haur berbena hau Lanku kultur zerbitzuen laguntzarekin.
Euskarazko abestiak ardatz harturik, dantzaren eta kantuaren bidez gorputza eta ahotsa piztuko dituzte bertaratukoek. Saioari bukaera eder bat emateko irrintzia botatzen ikasi eta irrintzika bukatuko dute denek. Egitarauan zehar, kanta parte hartzaileak (Ran roberra, trikitixa...) izango dira; gorputz adierazpena lan-tzeko imitazio ariketak; dantza ezagunak; galdera erantzunen jolasa, burua martxan izateko; dantza librea; irrintzia botatzen ikastea ...