Getaria
VI. San Anton Birako izen-ematea zabalik dago dagoenekoUztailaren 20an egingo dute eta izen-emate dataren arabera, bi tarifa ezberdin daude
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Lunes, 23 de junio 2025
Getariako VI. San Anton Bira datorren uztailaren 20an egingo da eta dagoeneko bertan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea zabalik dute.
Bi tarifa ezberdin izango dituzte gaineraizena noiz ematen den ikusita. Ekainaren 16tik uztailaren 10era bitarteko izen-emaleentzat 35 euroko tarifa jarri dute eta uztailaren 11tik aurrerako izen-emaleentzat berriz, igo egingo da zerbait, 40 euro.
Izen-ematea, kronoak.com webgunearen bitartez egin behar da, eta 300 bat kirolarik parte hartzea aurreikusten da. Getaitrik antolatutako ekimen honetan, ibilbide guztia buia bidez adierazita egongo da, eta igerilariek horiek eskuin aldera utzi beharko dituzte. Guztira 2.600 metroko distantzia izango du frogak, eta 15 urtetik gorakoek har dezakete parte.
Tamalez, hainbat edizioetan San Anton mendiari bira ematerik ez da izan, itsasoeren egoera egunean bertan aztertzen bai da eta arriskutsua dagoela ikusten badute antolatzaileek Malkorben prestatzen dute itzulia.
Gaur San Joan
Balentziaga kalean gaur San Joan festetako azken eguna ospatuko dute. Bart San Juan sua piztekoak ziren eta gaurko egitarauak hau eskaintzen du; egurediko 12:00etan txistorra ogitartekoak banatuko dira. Arratsaldeko 17:30ean, marrazki murala umeentzat. 19:30ean bertsoak tabernaren inguruan, kantuan Felix Zubia, Danel Olano eta Amets Aizpurua. 20:30ean. afari herrikoia, sardinak eta postrea. Festak bukatzeko Lorentxo eta Atxurekin festa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.