Borrar
Salbatore Abesbatzak Donostiako Orfeoiarekin batera abestu zuen Elkanoren lehorreratzean. AMAXKAR
Getaria

Salbatore Abesbatzak urteko balantzea egin du

JUAN MARI ZUBIAURRE

Asteazkena, 28 abendua 2022, 00:00

Comenta

2023a amaitzear dagoen honetan, Salbatore Abesbatzak urteroko moduan balantze a egin du idatzi honen bitartez; «Urtea azken txanpan sartuta dagoen honetan, azken paladak eman aurretik, urteari gainbegiratua eman nahi genioke Salbatore Abesbatzako kideok. Aurtengoan ere bietatik izan du guretzat: ohikoak diren ekitaldiak eta bereziak izan direnak, biak uztarri berean.

Ohikoetan sartzen dira guretzat asteroko entseguak, hor baitago gero bestelako ekitaldietan gure ahotsak elkar ondo josita egotearen oinarria. Eta aurtengoak berezitik mordoxka bat izan ditu. 2022a eta Getaria aipatuta, askori Elkanoren mundubiraren 500. urteurrena etorri zaio gogora urtean zehar. Guzti horren ginga irailaren 6an izan genuen, Lehorreratzean. Gure herriko antzezpenaren 100. urteurrena. Betiko legez, itsas gizon getariarraren bidaia gogoratzeko ekitaldian Gora Elkano ereserkia abesteko aukera izan genuen, Donostiako Orfeoiarekin batera oraingoan, gustura jardun genuen elkarrekin. Elkanori lotuta ere Albaola elkartea etorritakoan izan genuen parte hartzea.

Guretzat aberasgarri eta gozagarri izan zen herritarrekin batera kantu-jiran aritzea, noiz eta gure hizkuntza ederraren nazioarteko egunean. Ez dago guretzat ekintza bereziagorik hainbeste maite dugun herri honetako biztanleekin bat egitea kantuan, horra gure poza!

Santa Zezilia, Txakolin Eguna, auzoetako jaiak, Salbadoreak... aurten ere ez dugu hutsik egin eskatu zaigun aldietan, herria bizirik mantentzeko gure aletxoa baita kantatzea.

Egunotan ere horixe egiteko asmoa izan dugu, abenduaren 24an kalez kale gabon kantak getariarrekin batera kantatuz. Aurtengoan, eguerdian ekin genion kantaldiari. Bertan bildutako dirua, urtero bezala, Caritas elkartearen bidez, gehien behar dutenei helaraziko zaie. Mila esker lagundu zuten guztiei. Abesbatza barruan hunkigarria izan zen Josu Txapartegi 'Txapas', gure organo joleari egin genion omenaldia. Gustura hartuko genuke jende berria, are gehiago gazteak balira. Ateak beti zabalik ditugu. Eguberri eta Urte berri On, Getaria!»

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salbatore Abesbatzak urteko balantzea egin du

Getaria: Salbatore Abesbatzak urteko balantzea egin du