Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Katrapuna plazako kantina joan den urteko udaran. AMAXKAR

Getaria

Ostiralean bukatzen da kantina ustiatzeko esleipenaren eskaera epea

2024. urteko zerbitzu denboraldian ere lizitazioaren prezioa 6.000 eurokoa izango da

Asteartea, 12 martxoa 2024, 20:48

Comenta

Kantina ustiatzeko proposamenak martxoaren 4tik 15era aurkeztu behar dira, datorren ostirala bitartean, Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez. Esleipen honekin loturiko agiriak eta dokumentuak Udalaren web-orrian daude, interesdun ororen eskura.

Aurtengo berritasun nagusia plazan ezartzen diren altzarien kopuruarekin eta kokapenarekin dago lotuta, ireki baino hilabete lehenago, gutxienez, irudi edo grafiko bidez zehaztu beharko baita. Era berea, plazan egingo diren egitasmo kulturalen inguruko zehaztapenak ere ireki aurretik zehaztuko dira.

Eskaintzara bi pertsonak batera aurkeztu beharko dute, eta baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa bidez esleituko da ustiapen-zerbitzua. Lizitazioaren prezioa 6.000 eurokoa izango da, eta kantina jendearentzat irekita eta zerbitzuan izateko derrigorrezko epealdia 2024ko ekainaren 1etik irailaren 30era artekoa izango da.

Halere, kantina ustiatuko duten herritarrek 2024ko ekainaren 1etik 2024eko azaroaren 3ra arte irekita izateko aukera izango dute. Getariako euskal jaien asteburuan ere zerbitzua eman ahal izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiralean bukatzen da kantina ustiatzeko esleipenaren eskaera epea

Ostiralean bukatzen da kantina ustiatzeko esleipenaren eskaera epea