Borrar
Ikusmina sortzen du azoka honek herrian. AMAXKAR

Getaria

Nazioarteko Jakien IV. Azoka datorren urriaren 18an egingo da

Artzape Euskara Elkarteak antolatuta, bertan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Osteguna, 2 urria 2025

Comenta

Nazioarteko Jakien IV. Azoka datorren uriaren 18an egingo da. Artzape Euskara Elkartea da ekimen hau aurrera ateratzen duena, Getariako Udalarekin elkarlanean.

Dagoeneko ari dira egun berezi hori prestatzen, non herrialde ezberdinetako pertsonak euren lurraldeko jakiak prestatzen dituzte eta ondoren bertaratzen direnei eskaini.

Atzerritik gurera etorritako herritarrak izaten dira beraz egun horretan protagonistak eta beraiei zuzentzen da antolaketa Nazioarteko Jakien IV. Azokan euren sukaldatzearen berri eman dezaten. Partehartzaile bakoitzak bere jatorrizko herrialdeko janariren bat prestatu eta plazara eraman behar du eta ondoren, dastaketa irekia egiten da.

Zerbait prestatzeko gogoa dutenek 688 716 609 telefono zenbakira deitu dezakete edo idatzi Whatsapp mezu bat zenbaki berberara. Beste aukera izan daiteke baita info@artzape.eus helbide elektronikora idaztea ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nazioarteko Jakien IV. Azoka datorren urriaren 18an egingo da

Nazioarteko Jakien IV. Azoka datorren urriaren 18an egingo da