Borrar
Haritz eta Jaione jaso berri duten sariarekin. UDALA

Getaria

Getariako Udalak saria jaso du Gasteizen Zarautz Jauregiaren berreraikitze-lanak sustatzeagatik

Saria Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin batera jaso du. Vaumm arkitektura ere saritua

Viernes, 20 de junio 2025, 21:05

Zarautz Jauregiaren gainbeherak 2020. urtean ikusi zuen argia, Getariako Udalak, Aldundiak eta Jaurlaritzak, elkarlanean, birgaitzeko konpromisoa hartu zutenean. Eta, hain zuzen, bertan egindako lan txukunak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren aitorpena jaso du, esku- hartzean erakutsitako sentsibilitateagatik eta zehaztasunagatik.

Getariako Udalaren izenean Haritz Alberdi alkatea eta Jaione Larrañaga zinegotzia izan dira Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak urtero antolatzen duen sari-banaketan. Ostegunean Gasteizen egindako ekitaldian, bi udal-ordezkariek Elkargoaren aitortza jaso dute, eraikin historikoaren berreraikitze-lanak begirada garaikide batekin sustatzeagatik.

Alberdi pozik

Haritz Alberdi alkatearen esanetan, «pozgarriena jabetza publikoa izango duen eraikina berreraikitzea izan da, hondoa jota baitzegoen. Eraikina berriro altxatzeak, eta, sarian aitortzen den bezala, 'mimoz eta txukun', harrotasunez betetzen gaitu. Orain, gure historiaren pasarte bat gure begiradatik jasoko duen proiektu museografikoaren azken txanpan sartuta gaude, bete-betean. Eta amaitzean, gure herriak altxor handi bat izango du».

Getariako Udalak, berriro ere, elkarlanean sinistu duten guztiak eskertu nahi ditu: Aldundia, Jaurlaritza eta udal-teknikariak. Eta horrez gain, balioan jarri nahi ditu berreraikitze-lanak trebetasun eta fintasun handiz gauzatu dituzten enpresak: Iparragirre Eraikuntza Lanak eta Vaumm arkitektura. Azken horiek ere saria jaso dute, gainera; beraz, zorionak!.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariako Udalak saria jaso du Gasteizen Zarautz Jauregiaren berreraikitze-lanak sustatzeagatik

Getariako Udalak saria jaso du Gasteizen Zarautz Jauregiaren berreraikitze-lanak sustatzeagatik