Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Partida borrokatuak izaten dira astero herriko frontoian. AMAXKAR

Getaria

Floren Memoriala Futbito Txapelketan Iribar taldea buruan

Jokatu diren hiru jardunalditan izan dira garaipena lortu duten bakarrak. Ostiral honetan eta igandean jardunaldi berria jokatuko da

Osteguna, 7 martxoa 2024, 20:51

Comenta

Floren Memoriala Futbito Txapelketak ostiral honetan abian du 4. jardunaldia bi egunetan banatuta, ostirala eta igandea. Ondorengo partidak iragartzen ditu Gure Txeruk.

Ostiralean gaueko 22:00etan, Taxco - Kaia/Kaipe eta 23:00etan Maruka - Astillero. Igandean, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira partidak eta lehenengoan Itxas Etxe - Izarri jokatuko da. 18:00etan Iribar - Abeta Berri eta azkenik jardunaldia amai-tzeko iluntzeko 19:00etan Elkano - Old Stars.

Joan den asteburuko jardunaldian emaitzak hauek izan ziren; Izarri 11 - Maruka 1; eta Kaia Kaipe 2 - Iribar 11 ostiralean. Igandean, Abeta Berri 5 - Itxas Etxe 0; Elkano 0 - Taxco 16; eta Astillero 6 - Old Stars 4.

Sailkapeneari begiratuz Iribar taldea de nagusi hiru partida irabazita, 9 punturekin. Abeta Berri taldeak 7 puntu lortu ditu eta hirugarren posturako berdinketa 6 punturekin, Taxco, Astillero eta Izarri taldeek bi garaipen eta porrot bat izan ondoren. Ols Stars taldeak 4 puntu ditu eta ondoren datoz Itxas Etxe eta Kaia/Kaipe garaipen bat eta 3 punturekin, eta oraindik punturik gabe geratzen dira Maruka eta Elkano.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Floren Memoriala Futbito Txapelketan Iribar taldea buruan

Floren Memoriala Futbito Txapelketan Iribar taldea buruan