Getaria
Esperantzak denboraldiko bi azken estropadak asteburu honetan dituLarunbatean Bermeon eta igandean berriz Portugaleten lehiatuko dute getariarrek
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Osteguna, 18 iraila 2025, 20:07
Bihar Bermeon eta etzi Portugaleten lehiatuko ditu Esperantzak denboraldiko bi azken estropadak. Bihar 18:51ean hasita eta igandean 12:40etatik aurrera.
Arraunean hasi
Azken boladako emaitza ikusgarriak lortzeko, aurrez harrobian lana egin behar izaten da eta hortan dabiltza GAEko zuzendari-tzako kideak.
Denboraldi berria hastear dagoen honetan deialdia luzatzen diote kirol honetan murgildu nahi duten guztiei.
Honela adierazi dute, «Denboraldi berri bat martxan jartzeko garaia iritxi da eta Getariako Arraun Elkartetik herriko gazteoi arraunketa probatu eta kirol eder honetan murgiltzera gonbida-tzen zaituztegu. Interesaturik bazaude zatoz gure Elkartera irailaren 22an, astelehena, 18:00etan edo jarri zaitez Elkartearekin harremanetan (getariakoarraunelkartea@gmail.com - Telefono zenbakia 943 14 00 27». Hauek dira mailak; Alebinak: 2014 urtean jaioak. Infantilak: 2012-2013 urteetan jaioak. Kadeteak: 2010-2011 urteetan jaioak. Jubenilak: 2008-2009 urteetan jaioak.