Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Esperantza uretatik ateratzean Marea Marroia zeharkatuz. A ze giroa getariarrek jarri zutena. AMAXKAR

Getaria

Esperantza Donostiako badian izango da datozen bi igandeetan 4. aldiz jarraian

Helmugaratu zirenean 21:23.64 denbora ezarri zuten eta ikusten zen barruan izango zirela

Osteguna, 4 iraila 2025, 20:17

Comenta

Laugarren urtez segidan sartu da Esperantza Kontxako Banderara. Erraz esaten da baina aurrez lan asko dago. Egun osoan zuzendaritzako kideak urduri ziren, bere ohiko lana egin ezkero barruan izango zirela zioten denek baina uretara atera, lanak egin eta azken emaitza ezagutu bitartean, sufrimendu latza bizi izango zuten denak, baita marea marroiko zaleak ere.

Bezperan azken entrenamendua egitean erakutsi zion herriak traineruko kideei beraiekin zeudela eta Donostiara joan nahi zutela iraileko bi lehen igandeetan babesa ematera.

Bete dira denen ametsak. Erdi lanetan seigarren ziren eta helmugan San Juani aurrea hartu eta bosgarren amaitzen zuten, Hondarriabiari aurrea hartzeko helmuga urrutiago jartzea behar zuten zeren poparean oso ondo moldatu ziren Ion Larrañagaren mutilak Unax Eizagirreren maisutasuna erakutsiz. Laugarren denbora egin zuten itzuleran eta helmugan 21:23.64.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esperantza Donostiako badian izango da datozen bi igandeetan 4. aldiz jarraian

Esperantza Donostiako badian izango da datozen bi igandeetan 4. aldiz jarraian