Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lanean jarraituko dute gure arraunlariak aurrerantzean. LUIS AZPEITIA
Getaria

Esperantza bosgarren Euskadiko Txapelketan

Asteburu oso gogorra izan da getariar traineruarentzat hiru estropada jarraian lehiatuta

JUAN MARI ZUBIAURRE

Asteartea, 26 uztaila 2022, 00:09

Comenta

Goi mailako ontziekin lehiatzeak hori dakar, asteburu guztietan bi estropada lehiatu behar izatea eta hori gutxi bada, asteburu luze honetan hiru izan dituzte gure mutilak. Larunbat eta igandean Eusko Label Ligako zazpi eta zortzigarren jardunaldiak, Sestao eta Santurtzin, eta atzo Lekeition Euskadiko Txapelketan izan ziren Ion Larrañagaren mutilak.

Emaitza onena atzokoa izan zen. Lehenengo txandan atera ziren Esperantzako kirolariak eta Orio, Ondarroa eta Kaiku izan zituzten aurkari. Oriotarrek hasieratik aurrea hartu zioten txandari eta borroka bigarren posturako geratu zitzaion Getariari. Dena den estropada erdia burutu zutenetik erraz nagusitu ziren getariarrak beste bi ontzien aurrean eta helmugan Orioren atzetik sailkatu ziren bigarren tokian.

Beraz seigarren postua ziurtatuta zuten une horretan baina ikusi behar zer egiteko gai ziren beste lau ontziak, txanda nagusikoak. Urdaibai izan zen onena eta Orioren aurretik txapeldun geratu zen. Donostiarra eta Zierbenak ere Getariaren denbora hobetu zuten baina ez ordea Hondarribiak, beraz bosgarren amaitu zuten Esperantzako mutilek.

Ondo etorriko zaie emaitza hori gure arraunlariei, izan ere Eusko Label Ligako asteburua ez da aurrekoak bezain ona izan. Sestaon zortzigarren amaitu zuten euren txandan Lekittarra menderatuz eta Santurtzin hamaikagarren bukatzen zuten berriz Lekeitiokoei aurrea hartuz. Orokorrean zazpigarren tokian ditugu orain.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esperantza bosgarren Euskadiko Txapelketan

Getaria: Esperantza bosgarren Euskadiko Txapelketan