Borrar
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen iaz, herriko plazan. AMAXKAR

Getaria

M8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu dute egitaraua

Larunbatean ospatuko dute, Getariako Ahalduntze Taldeak antolatuta

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 5 de marzo 2025

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako, hau da, larunbat honetarako, hainbat ekintza antolatu ditu Getariako Ahalduntze Taldeak Udalaren babesarekin.

Hiru ekimen nagusi izango ditu egitarauak Martxoak 8aren inguruan. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da aurtengo egitaraua, bertso poteo batekin herriko kaleetan ibiliaz, Libe Goenaga, Eli Pagola eta Uxue Alkorta bertsolarien kantuak entzunaz.

Ondoren, gaueko 21:30ean herri afariaren txanda etorriko da. Prestatu dutem menuan natxoak, paella eta Euskal Pastela dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bertara joateko izena aurrez eman behar zen martxoak 2a bitartean Turismo Bulegoan (21 euroren truke). Gauari eta bide batez Emakumeen Nazioarteko Egunari bukaera egokia emateko, Esther Sound Sister DJak izango du ardura gaua girotu eta bertaratzen direnen gorputzak dantzan jartzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco M8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu dute egitaraua

M8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako prestatu dute egitaraua