Getaria
Diru-laguntzak euskara ikasten egon direnenetzatHerritar interesatuak 15 egun baliodun izango du eskaria aurkezteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu pondoren
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 3 de julio 2025, 20:20
Beste urte bat gehiagoz, Getariako Udalak euskaltegi edo barnetegi batean euskara ikasten aritu diren Getariako herritarrek diru-laguntza jasotzeko deialdia ireki berri du.
Diru-laguntza honen helburua Getarian erroldatutako herritarrak euskara ikastaroetan parte hartzera bultzatzea, euskara jaso eta erabiltzen hasteko.
Laguntzak jasotzeko betebeharreko baldintzak honako hauek dira: 16 urte edo gehiago izatea eta Getarian erroldatuta egotea. HABEk onetsitako zentro batean matrikulatuta egotea, eta gutxienez % 75eko asistentzia- maila izatea. Ikastaroaren aprobetxamendua ahalik eta handiena izatea. Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekurik ez izatea. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena betetzea eskaera orrian. Getariako Udalarekiko zerga betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena betetzea eskaera orrian.
Informazioa
Eskabideak presentzialki Udaletxeko harreran edo elektronikoki webgunetik eskatu ahalko da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.