Borrar
Goikoetxea eta Larrañaga zaleen aurrean aurkezpenean. AMAXKAR

Getaria

Dena prest du Esperantzak Bilbon Eusko Label Ligari hasiera emateko

Larunbatean hasiko da, «negu gogor bat igaro ondoren», adierazi du Ion Larrañaga prestatzaileak

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 2 de julio 2025, 20:09

Bizkaiko uretan ekingo diote aurten Esperantzako mutilek Eusko Label Ligari datorren asteburuan. Larunbatean Bilbon (arratsaldeko 18:16ean) eta igandean Sestaon (goizeko 12:21ean) izango dira.

Aurkezpen egunean Ion Larrañaga prestatzaileari galdetu genion nahiago zuen Bilbon hasi ala lehen egiten zen bezala Galiziako uretan. Hau esan zigun: «Hobe Galiziakoa aurrena egin eta pakea, baina Bilbokoa ere ez zaigu oso ondo etortzen eta tira. Dena den, azkenean estropada denak egin behar ditugu eta aurretik edo atzetik denetara egokitu behar».

Aurredenboraldiari buruz zera zioen: «Negu gogorra izan da, aldaketa askorekin. Lan asko egin behar izan da, poliki-poliki, baina nahi genituen helburutara iristen ari gara. Azken faseko lanak nahiko ondo eta horrekin gustura nago».

Lekeition lortutako banderak zaleen artean poza galanta sortu zuen baino Ionek oinak lurrean ditu: «Lekeitioko bandera hori edo estropada hori esango nuke danontzat pozgarria izan zela baina aurreko astean Orioko Gipuzkoako Txapelketan ez ginen gustura geratu. Gorabeheratsua izan da eta estropada bakoitzetik ondo eginak eta gaizki eginak aztertzen ditugu hobetzen jarraitzeko».

Hastear dago lehia nagusia eta Larrañagak helburua non jartzen ote du? «Garbi daukagu atzeko bi postuak ekiditzea izan behar duela helburua. Dudarik gabe. Hortik aurrera etortzen den guztia ona izango da baina lehen pauso garbia atzeko bi postu horiek libratzea izango zen. Horrek lasaitasuna ematen baitu gerorako».

Goi maila honetan prestaketak ez dira helburu finko batzuetara mugatzen, hasieratik dena eman behar da. «Lehenengo estropadatik dena eman behar dugu, ez dago irailera begiratzerik, ez eta Getariako estropadari. Hemen hasieratik ahal den onena egitera joango gara, non den begiratu gabe. Puntu denek berdin balio dute. Urak jarriko du bakoitza bere lekuan».

Ionek aipaturiko aldaketak (tripulazio erdia) buru neke ugari ekarriko zizkion. «Bai, oso gogorra, batez ere buruarentzat. Negu gogorra pasa dugu bai direktibak eta baita nik ere. Zerotik hasi ez baina lana gogor egin behar izan da. Base on bat geneukan baina berriz taldea elkartzeak lan asko ekarri digu». Espero dezagun lan horren guztiaren emaitzak uretan ikusten hastea asteburu honetan bertan.

Joan den igandean aurkeztu zuten Esperantzako mutilen zerrenda eta hauek izango dira bertan lanean arituko direnak: Jokin Aizpuru, Peru Alkorta, Daniel Ariztimuño, Andoni Atorrasagasti, Iker Castillo, Imanol Eizagirre, Unax Eizagirre, Andde Etxaniz, Ander Etxegoien, Igor Gomez, Gaizka Gorostiaga, Jokin Iraola, Aimar Iraola, Julen Manterola, Iñigo Mercader, Haritz Miralles, Aitor Murgiondo, Martin Rekondo eta Nicolas Rodriguez. Denen buru Ion Larrañaga.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dena prest du Esperantzak Bilbon Eusko Label Ligari hasiera emateko

Dena prest du Esperantzak Bilbon Eusko Label Ligari hasiera emateko