Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Chillida eta Balenciaga uztartzen dituen erakusketa ikusgai. AMAXKAR

Getaria

Apirilaren 7ra bitartean Cristóbal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu bere ateak

Aste Santuan eta pazko astean 11:00etatik 19:00etara ateak zabalik izango ditu bisitarientzat

Asteazkena, 27 martxoa 2024, 20:31

Comenta

Joan den astelehenean hasi eta apirilaren 7ra bitartean, Cristóbal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu ateak, 11:00etatik 19:00etara.

Museoa era librean bisitatzeko aukeraz gain, plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu dira (16 bisitari eta gida), 11:00etan (gaztelaniaz), 13:00etan (euskaraz), eta 17:00etan (gaztelaniaz). Sarrera erosi duten pertsona guztiek har dezakete parte, dagokion gehigarria ordainduta.

Informazio gehiago 943 00 88 40 telefono zenbakian edo/eta info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbide elektronikoan.

Eduardo Chillida

2025eko urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik Chillida/Balenciaga. Forma tolesten erakusketa Cristobal Balenciaga Museoan. Chillida eskultorearen jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatu dute erakusketa hau eta dagoeneko ikusgai dago.

Erakusketa, joan den astean inauguratu zuten. Eduardo Chillidak eta Cristobal Balenciagak gipuzkoar jatorria eta adiskidetasun loturak ez ezik, oinarri filosofiko komuna ere badute.

Galderan eta esperimentazioan oinarrituz lan egindakoak direla gogoratu zuten aurkezpen ekitaldian, «edertasunaren eta harmoniaren bilaketarekin bat eginda, materia errespetu handiz lantzen dute, materialen taupadei adi» aurreratu du Museoak.

Miren Vives Balenciaga Museoko zuzendariak adierazi zuen «Chillidak landutako Balenciagaren omenez obratik abiatuta, omenaldi propioa antolatuz» egin nahi izan dutela bat eskultorearen jaiotzaren urteurrenarekin, «omenaldi xumea izan arren, beharrezkoa da eta emozioz beteta dago».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Apirilaren 7ra bitartean Cristóbal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu bere ateak

Apirilaren 7ra bitartean Cristóbal Balenciaga Museoak egunero irekiko ditu bere ateak