Getaria
Antxua Eguna eta Arrantzale Eguna izango dira asteburu honetanGaurtik igandera luzatuko da festa egitaraua
Asteburu honetan Antxua Eguna ospatuko da Getarian eta igandean Arrantzale Eguna. Ostiral honetan zabalduko da egitaraua.
Ostiralerako hau prestatu dute; 12:30ean Balenciaga Museoan, XII. Zilarrezko Antxuaren aipamenak. 18:30ean, Musika Eskolako trikitilariak eta Gure Txeru elkarteko dantza taldearen emanaldia Gazte Alaiak txistulari taldeak lagunduta. Ondoren, 'EinGO' taldeak girotuko du arratsaldea.19:00etatik 21:00etara, Antxoa dastaketa izango da frontoian, musikaz girotuta (Antxoa parrilan, txakolinarekin, sagardoa txotxetik eta artisau garagardoa).
Larunbatean, 11:00etan, Antxua Eguneko VI. Bela Estropada. Portuan, Kofradia-Itsas Etxearen eskutik 'Izan Arrantzale' 6-12 arteko umeentzat, doan; Itsas-Eskulanak (10:00-11:30), Itsas-Esperimentuak (11:30-12:30), Arrantza Tailerra (12:30-14:00), Saregileen lan erakusketa (10:00-14:00), 'Mater' itsasontzia ezagutzeko bisita gidatuak (10:00-11:30), Uztartzeak, txakolina eta baxurako arraina (12:00-13:00), Antxoaren artisau-kontserba tailerra. 'Mater' itsasontzian (12:30-14:00).
16:00-18:00, 'Mater' itsasontzia ezagutzeko bisita gidatuak. 18:00etan, Euskal Mitologia haur jokoak, Frontoian (giro txarra egingo balu, Kiroldegian). 20:30, 'Suhar' korua, Salbatore Deunaren elizan.
Arrantzale Eguna
Igandean, Arrantzale Eguna egitarau honekin etorriko da; 10:00etan, 'Arrantzaleen meza' Getariako abesbatzak abestuta, zuzendari lanetan Jesus Aldalurrekin. Ondoren, Itsas Bedeinkapena, Artzapen. Jarraian, itsasoko arrantzale erretiratuei omenaldia. 11:30ean, Gipuzkoako Trainerilen ligako 3. jardunaldia, 'XII. Antxua Eguna' bandera. Arratsaldean, 'Mater' itsasontzia ezaguzteko bisita gidatuak eta antxoaren artisau-kontserba tailerra. itsasontzian. 18:00etan Urrezko aizkora, frontoian. Bitartean, kaleak girotzen Deiadar txaranga arituko da.
Maiatzak 12, igandean, udal bandaren kontzertua aurreikusi dute Salbatore Deunaren elizan. Gainera, 'Aita Mari' itsas salbamenduko ontzi humanitarioa ezagutzeko bisitak bihartik hilaren 9ra. Ekimen batzutan izena ematea beharrezkoa izango da.