Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Santa Klarako oholtza gainean bere agurra egiten Amets Aizpurua getariar bertsolari gaztea. AMAXKAR

Getaria

Amets Aizpurua Lizardi Sariko finaletik kanpo

Getariar bertsolariak ostegun gaueko kanporaketan abestu zuen eta 190 puntu lortu zituen

Larunbata, 30 abuztua 2025, 21:30

Comenta

Zarauzko Euskal Astearen barne urtero lehiatzen da Bertsolari Gazteen Lizardi Saria eta sarri getariar ordezkaritza izaten da bertan.

Aurten ere izan dugu baina zorte gehiegirik gabe. Bi kanporaketa egin dira ostegun eta ostiral iluntzean Santa Klaran eta lehenengoan Amets Aizpurua izan zen herriko ordezkaria.

Berarekin kantuan izan ziren Maddi Agirre (Gasteiz), Elixabet Etxandi (Izpura), Uxue Alkorta (Zarautz), Iker Ormazabal 'Tturko' (Hernani), Beñat Astiz (Barañain), Danel Herrarte (Aramaio) eta Malen Altzuart (Erratzu).

Saio horretan onena Elixabet Etxadi izan zen 209,5 punturekin eta zuzenean sailkatu zen finalera. Amets bosgarren sailkatu zen 190 punturekin eta postu horrekin oraindik bazituen aukerak finalera sailkatzeko baina gutxi, bera bai zen zerrendako azkena kontutan izanik bi kanporaketetako bi lehenak zuzenean sartzen direla. Ostiralean beste 8 bertsolari eta garaile Irati Alcantarilla, eta Amets kanpoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amets Aizpurua Lizardi Sariko finaletik kanpo

Amets Aizpurua Lizardi Sariko finaletik kanpo