Getaria
Abuztuan IV. Herri Gymkana egingo da Salbatore festen atarianSorpresa berriak iragartzen dituzte eta izen ematea zabalik dago uztailak 20a bitartean
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 1 de julio 2025, 20:45
Azken urteetan Salbatore jaiak heldu bitartean, herria girotzen joateko ekimen berezi bat burutzen ari da eta aurten bere laugarren edizioa beteko du.
Herri Gymkanataz ari gara noski eta 2025honetan ere herritarrak jolas bitxiekin egun eder bat igarotzeko parada izango dute.
Abuztuaren 2a izan da aukeratutako eguna, 15:00etan hasiko den saioarekin.Abiapuntua Altxerria izango da eta taldeka hartu behar da parte.
Herri Gymkanan aritzeko zortzi pertsonaz osatutako taldeak eratu behar dira, helduek, gazteek eta umeek har dezakete parte eta izena ematerakoan taldeko partaideen izen abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbakia eman behar dituzte interesdunek.
Izenak Turismo Bulegoan (zarautz Jauregian) eman behar dira, gaurtik uztailak 20a bitartean. Bertaratzerik ez dutenak kultura@getaria.eus weborriaren bitartez ere gin dezakete izen ematea.
Aurreko hiru edizioetan partaideek primeran igaro dute eguna eta berriro aukera izango dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.