Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Pie de fotoxxxx. FIRMA

Aia

Gau bikaina gaurkoa Su ta Gar eta Enbata Lorade taldeen kontzertuekin, herriko plazan

Aurrera darraite San Lorentzo eta San Donato jaiek eta aipatzekoa ere, gaur arratsaldeko pintxo-potea, Andoni Ollokiegik girotuta

Ostirala, 8 abuztua 2025, 20:48

Comenta

Aurrera darrai San Lorentzo eta San Donato jaien egitarauak eta gaurkorako ere egitarauak aukera ugari eskeintzen ditu. Eguna zabaltzeko, goizeko 11:00tan, sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka antolatu da. Arratsaldekoa, berriz, 16.00etan, Bikeshow trial erakustaldiarekin zabalduko da, Irene Caminosen eskutik. Erakustaldia ondoren, 19:30ean, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.

Ondoren, 20:00etatik aurrera, pintxopotea Euskal Parrillaren eskutik eta Andoni Ollokiegik girotuta, herriko plazan.

Eta gau partean, 22:15etik aurrera, kontzertuak plazan. Hasteko Enbata Lorade talde bakiotarra, Gazte Maketa Lehiaketan talde finalista izan zena, bere rock lasaiarekin, 'Marea' abesti ezaguna tartean.

Ondoren, Su Ta Gar talde eibartarrak igoko dira oholtzara eta aiako plaza dar-dar jarriko dute bere soinu heaviarekin. Taldea, Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Galder Arrillaga eta Igor Diez-ek osatzen dute. Zorte handia, honelako talde indartsu bat Aian zuzenean entzuteko aukera izatea. Su Ta Gar ondoren, DJ Jotatxok luzatuko du gaua bere musikarekin.

Autobus zerbitzua

Jakinarazi, gaur gauean Aiara joan-etorria egiteko, autobus zerbitzua martxan izango dela. Zarauztik gauerdiko 00:25, 02:25 eta 04:25ean izango dira. Zerbitzu hauek Aiatik 00:45, 02:45 eta 4:45ean igaroko dira, eta 01:10, 03:10 eta 05:10ean iritsiko dira Oriora. Kontrako norantzan, berriz, 01:40an, 03:40an eta 05:40an irtengo dira.

Bihar San Lorentzo eguna

Bihar San Lorentzo eguna da. Aurtengo jaien azkeneko egitaraua, goizeko 07:00etan zabalduko da, dianarekin. Gero, 11:00etan, meza nagusia izango da parrokian eta eguerdiko 12:00etan, pilota partidak jokatuko dira. Arratsaldeko 14.00etan herriko edadetuei eskainitako bazkaria izango da, Alkar Elkartean. Arratsaldean 17:30. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta harrijasotzaile finala jokatuko dira besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gau bikaina gaurkoa Su ta Gar eta Enbata Lorade taldeen kontzertuekin, herriko plazan

Gau bikaina gaurkoa Su ta Gar eta Enbata Lorade taldeen kontzertuekin, herriko plazan