Borrar
Azpeitia

Zinegoak jaialdiaren baitan hainbat film ikusteko aukera izango da asteazken honetan Soreasu antzokian

Sei film labur izango dira guztira eta sarrera doan da. Emanaldia, 18:30ean hasiko da

Martes, 13 de mayo 2025, 10:07

Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia Azpeitira iritsiko da bihar, maiatzak 14. 2004. urtean jaio zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultzatzeko asmoz eta oraingo honetan sei film labur ikusteko aukera izango da aretoetan.

Sarrera doakoa da eta 18:30ean izango da emanaldia. '¿Dónde estás?', 'Mdb', 'Inkognita', 'Three', 'Solo Kim' eta 'Azkena' dira ikusi ahal izango diren lanak.

María Moreno Novoaren 14 minutuko filma da '¿Dónde estás?'. 25 urteko Nahia eta Laura furgonetan doaz Nafarroako iparraldeko errepideetatik. Nerabezaroko ametsak betetzear daude, nahiz eta horrek bide desberdinetatik eraman ditzakeen.

Mila Aquilia argentinarraren 'Mdb' izango da hurrengoa. 18 minutuan kontatzen du maitasun ezkutuaren historia. Pilarrek eta bere familiak Mar del Platako goi-klaseko hondartza batean igarotzen dute uda. Han ezagutu du Camila. Hirian, zurrumurrua zabaltzen hasi da, neska- lagunak direla. Bi nerabeek ezkutuan bizi dute lehen maitasuna, onartzen ez dituen gizarte baten aurrean.

Julen Gorosabel euskaldunak zuzendutako 'Inkognita' da hurrena eta zazpi minutuko iraupena du. 1979ko ekainaren 10ean, zerbitzutik kanpo zegoen Guardia Zibil batek Francis izeneko transformista hil zuen Errenteriako Apolo tabernan. Gertakari hau Euskal Herriko LGTBIAQ+ mugimendua abiarazi zuen txinparta izan zen.

Amie Song estatubatuarrak ondu du 'Three' lana. Etxean egindako bilera batean, duela gutxi Estatu Batuetara bere alabarekin bizitzera joan den txinatar jatorriko emakume bat alabaren sekretuak lagun berriengandik ezkutuan mantentzen saiatzen da. 15 minutuko iraupena du filmak.

'Solo Kim', Javier Prieto de Paula eta Diego Herrero kataluiniarrek landu dute. Rose Kim pertsona trans bat da, baina lanean genero-adierazpen femeninoa darabil oraindik ere. Era irregularrean migratu ondoren herrialde hartan bakarrik dagoelako, agian. Edo, beharbada, beldur delako ez ote duten bere lotura afektibo bakarra galduko: Camila, egunero zaintzen duen haurtxo bat.

Amaitzeko, 'Azkena' izenburupean, aurkeztuko dute beren azken lana Ane Ines Landetak eta Lorea Lyonsek. Loreak ama eta amona ditu erreferentzia. Dokumentalak, bi belaunaldi horien bitartez, emakumeei amatasunari dagokionean esleitu zaien loturari buruzko hausnarketa egiten du. Orain berari dagokio ama izan ala ez erabakitzea eta erantzun beharreko galderen erantzunak bilatzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zinegoak jaialdiaren baitan hainbat film ikusteko aukera izango da asteazken honetan Soreasu antzokian

Zinegoak jaialdiaren baitan hainbat film ikusteko aukera izango da asteazken honetan Soreasu antzokian