Borrar
Barruko igerilekua martxan dago, abuztuko ordutegiarekin. UDALA

Azpeitia

Zenbait udal zerbitzu, berriro martxan

Egun batzuk itxita egon ostean, berriro zabalik daude barruko igerilekua, kiroldegia eta liburutegia, abuztuko ordutegiarekin

Asteartea, 19 abuztua 2025, 20:57

Comenta

Ohiko udalko atsedenaldiaren ostean, udal zerbitzu batzuk martxan dira berriro. Honenbestez, barruko igerilekua, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; igandetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara egongo da igerirako aukera bertan. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia izango du barruko igerilekuak.

Kiroldegiko instalazioak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik. Larunbat eta igandetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara arteko ordutegia izango dute. Kiroldegia irailaren 8an itzuliko da ohiko ordutegira.

Udal liburutegia, berriz, 8:30etik 14:00etara egongo da zabalik abuztuan, astelehenetik ostiralera. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia izango du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zenbait udal zerbitzu, berriro martxan

Zenbait udal zerbitzu, berriro martxan