Borrar
Beka jasoko duten sortzaileak Udaleko eta Kulturaz kooperatibako kideekin. E.A.
Azpeitia

Zazpi sortzailek landuko dituzte aurten ere euren proiektuak Sorkuntza Bekei esker

Azpeitiko Udalak, Kulturaz kooperatibaren laguntzaz, 2017tik banatzen ditu bekak. Bost, kultur sorkuntzarako dira eta beste biak, egonaldietarako

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 5 de julio 2025, 20:13

Azpeitiko Sorkuntza Beken onuradunak ezagutzera eman berri dituzte. Zazpi sormen proiektu aukeratu dituzte aurten Udalak eta Kulturaz kooperatibak eskaintzen dituzten beketan, Diziplina askotariko lanak daude: pintura, arte eszenikoak, bideojokoak, eskultura, arkitektura edo marrazketa digitala, besteak beste. Hautatutako sortzaileen artean, bestalde, bi azpeitiar daude: Irune Aramendi eta Harriet Aldalur.

Azpeitiko Udalak, Kulturaz kooperatibaren laguntzaz, 2017tik banatzen ditu Sorkuntza Bekak, kultur ekimenak bultzatzeko helburuarekin. Aurten beka jasoko duten zazpi protagonistak Dinamoa sormen gunean elkartu dira Leire Sarasua Kultura zinegotziarekin eta Kulturazeko Garazi Lazkanorekin eta Xabier Gantzarainekin. Sortzaileak euren proiektuak azaldu dituzte.

2025eko edizio honetan, udalak 20.000 euroko diru-laguntza bideratu du sormen proiektuak garatzeko. Bi beka modalitate banatu dira: kultur sorkuntzarako 12.000 euro, eta sorkuntza egonaldietarako 8.000 euro. Lehen modalitateko bost sortzaile dira: Irene Balzategi, Irune Aramendi, Sara Agiriano, Martzel Do Nascimento eta Harriet Aldalur. Egonaldietarako beka jaso dutenak, berriz, Irene Zarrabeitia eta Xabi Jabato Lopez izan dira.

Udalaren hitzetan, beken xedea da kulturaren alorrean diharduten edo hasi nahi duten pertsonei euren sorkuntza proiektuak garatzen laguntzea. Sarasua zinegotziak adierazi du Sorkuntza Bekak «urtez urte indartzen» ari direla, eta gero eta proiektu gehiago jasotzen direla Euskal Herriko toki ezberdinetatik. Aurten, guztira, 14 proiektu aurkeztu dira: 11 lehen modalitatekoak eta bost aukeratu eta 3 sorkuntza egonaldietarako. Horietatik bi hautatu dira.

Beka jaso dutenek zuzenean jasoko dute laguntza Dinamoan, Kulturazeko Garazi Lazkanoren eta Xabier Gantzarainen gidaritzapean. Banan banan azaldu dituzte euren lanaren edo sormen prozesuaren nondik norakoak.

A modalitatea edo Kultur sorkuntzarena:

Irene Balzategi, Oñati (Erdi mendi, erdi oroldi, erdi ur). «Antzerkia ikasi nuen, baina dantzaren eta performancearen arloetan ere ari naiz lanean . Beka jasotzerakoan gure ideia propioa izan ohi dugu. Niri gustatzen zait herrian dauden gauzak erabiltzea nire sorkuntza prozesuetarako. Egun batean paseatzera etorri nintzen Azpeitira, eta ikusi nuen Dinamoaren ondoan sekulako garbitokia zegoela, anfiteatro itxurakoa. Herriko espazio publikoak kulturaz betetzea garrantzitsua da. Erabaki nuen memoria lan bat egitea: bertako emakumeen inguruan jakitea, historiak, ikustea bertan kantatzen zen abestirik bazegoen, nola erlazionatzen ziren elkarrekin... Nahi nuke hori aztertzea, eta beste formatu bat hartzea espazioak, eta egun batean joatea horra jolastera, abestera, dantzatzera, eta ea zer ahal den sortu hor. Espazioak zer ahal didan eman».

Irune Aramendi, Azpeitia. «Arte Ederrak ikasi nituen, eta pintura proiektua da nirea. Nire proiektuaren oinarrian ere pasiera, memoria eta paisaia daude. Hasita neukan proiektu bat, ikusi nuen bekak atera zirela, eta hasita proiektu hori garatzeko aprobetxatzea pentsatu nuen. Orain ez dakit zer garapen izango duen, baina printzipioz pintura proiektua da».

Sara Agiriano, Eskoriatza. (Palinpsesto). «Eskulturaren eta arkitekturaren arteko elkarlan bat lantzea nahi dut, ikusteko espazio publikoan zerk parte hartzen duen, nola sortzen diren espazio publikoak eta pribatuak, eta espazio horietan hartu-emanak nola ematen diren eta guk parte hartzeko ditugun moduak nola aldatzen diren. Interesgarria iruditzen zait hiri batean edo espazio publiko batean nola batzen diren aztarna desberdinak, aurretik bertatik jendea pasatu delako edo animalia batek zerbait egin duelako… eta berriak nola sortu daitezkeen. Nire herriko espazio bat aukeratu nuen: deposito zahar bat eta interesgarria iruditu zait nik bertan eraldaketa txiki batzuk egitea eta bertaratzen den jendeak ere eraldaketa horrekin bertan jolasteko edo espazio hori eraldatzeko duten aukera eta nire lanarekin aurrera jarraitzeko».

Martzel Do Nascimiento, Zornotza (Zubiak). «Ni margolaria naiz, eta Irenek bezala, baina beste diziplina batetik, jarraitu nahi dut irudiaren balioa zein den ikusten. Mundu digitalak zelako onurak eta minak sortu dituen, irudiak nola galdu duen bere presentzia, fisikotasunaren galera, eta ikusi nahi dut hori zelan erlazionatzen den pinturarekin gaur egun. Horretarako, erabili nahi dudan dualismoa edo metafora artistikoa da diruarekin lotzea. Zubiak du izena proiektuak, euro billeteen diseinuetan, atzeko aldean, zubiak datozelako. Euskal lurraldeko zazpi leku aukeratuko ditut, billeteko leku bat, eta kokapen bakoitzean proposatu dut eraikuntza bat -batzuk zubiak dira, beste batzuk ez- eta bertan hasiko dut koadro bat edo.

Harriet Aldalur, Azpeitia. «Orain dela hamar bat urte hasi nintzen marrazki digitalarekin, eta orain dela 3 urte edo apuntatu nintzen marrazki digitalaren master batera, eta han konturatu nintzen programazioa ere gustatzen zaidala. Eta pentsatu nuen biak juntatzea, eta azken hiru urteetan egon naiz bideojokoak egiten, artea eta programazioa juntatuz. Orain dela hiru bat urte hasi nuen ideia bati jarraipena eman nahi diot: joko bat, non jokalariak bi mundu dituen, eta batetik bestera salto egitea daukan botoi bati emanda. Aparte, nahiko nuke mundu digital bat sortu, gure mundutik aparteko arauak dituena. Daukadan ideia da han argia ez duela eguzkiak ematen, da gauza material bat, espazioan dagoena, eta izakiak argi hori behar du kontziente izateko. Apurka argia amaitzen ari da mundu horretan, kontzientzia behar duelako jendeak, eta borroka hori argia lortzeko, mundua bukatu egingo den beldur hori...Ez dut izenbururik pentsatu».

B modalitatea (kultur sorkuntzako egonaldien modalitatea):

Irene Zarrabeitia, Abadiño. «Antzerki mundutik nator eta nik idatzitako eta zuzendutako lehen proiektua izango da. Gustatuko litzaidake hausnarketa bat egitea egiaren eta gezurraren arteko zirrikitu horretan zer dagoen ikusteko, eta paralelismo bat ezartzea errealitatearen eta irrealitatearen artean ere. Egia errealitatea da eta gezurra irrealitatea? Zer dago horren artean? Irudiaren hausnarketa bat ere egin nahi nuke. Zer da irudia gaur egun? Errealidades islatzen duen zerbait a la ez...halakoak. Horretarako, gustatuko litzaidake gaur egungo baliabideak erabiltzea, kroma, adimen artifiziala... Nire taldea Euskal Herriko, Madrilgo, Bartzelonako, Txileko jendeak osatzen du, ekipo anitza dut».

Xabier Jabato, Oiartzun (Plató). «Diziplina anitzak nahasten dituen proiektu bat da, kaleko antzerki proposamen bat, nahasten dituena antzerki fisikoa, objektuen antzerkia, ikus-entzunezkoak eta testua. Eta bere tematika da gizarte baldintzapena, eta errelato bakarraren arriskua. Erlijio judokristauko pertsonaiarik ikonikoenak ekarten ditu eszenatokira, telebista plato batera, eta kaleko jendea bihurtuko da telebista plato bateko publiko. Elkartzen ditugu baita ere itzalean egon direnak in sæcula sæculorum, izan direla emakumeak, eta datoz hitz egitera Maria, Maria Magdalena, esatera esan ez dutena ehunka urtetatako isiltasun horretan. Satira bat. Bi aktore eta musiko bat izango dira eszenatokian eta herri bakoitzean bertako musikarien edo taldeen parteharztea sustatuko dugu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zazpi sortzailek landuko dituzte aurten ere euren proiektuak Sorkuntza Bekei esker

Zazpi sortzailek landuko dituzte aurten ere euren proiektuak Sorkuntza Bekei esker