Borrar
Domusa Teknik 40 MLK-ko podioa. Calvok eta Berrizbeitiak Munduko Txapelketarako txartela lortu dute. ARGAZKIAK E.A.

Azpeitia

Mendiarekin lotutako festa erraldoia bihurtu da Domusa Teknik lasterketa

Julen Calvo eta Mireia Pons dira Ultra Traileko Espainiako Txapeldun berriak 40 MLK irabazi ostean, aldiz, Ikram Rharsalla eta Aritz Egeak irabazi zuten 15 MLK proba

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 12 de mayo 2025

Kataluiniarrak izan dira aurtengo Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketako protagonista nagusiak. Hala, Julen Calvo (6:07:43) eta Mireia Pons (7:16:49) Espainiako Ultra Trail Txapelketako irabazle berriak dira. 65 kilometro eta 3.700 metroko desnibela gainditzen lehenak izateaz gainera, irailean Canfranc-en izango den Munduko txapelketarako txartela eskuratu dute eta hauekin batera bigarren sailkatuek ere. Gizonezkoen podioa Pello Berrizbeitia eibartarrak (6:13:43) eta Pere Aurell kataluiniarrak (6:15:48) osatu zuten.

Emakumezkoetan, bigarren postuan Gemma Arenas sailkatu zen, aurreko edizioko irabazlea. Ciudad Realekoak 7:19:51ko denbora egin zuen. Hirugarren postuan Bárbara Ruiz (Ávila) helmugaratu zen, 7:35:24an.

Lehen herritarrak

Lehen herritarrak Unai Zialtzeta (6:23:43 ) eta Naroa Olaizola (8:12:59) izan ziren. Aritz Egeak (2:04:34) eta Ikram Rharsallak (2:20:38) irabazi zuten, bestalde, 15 MLK proba. Azken honek errekorra hautsi zuen gainera.

Lokatzari eta euriari aurre egin behar izan zieten lasterketetan parte hartu zuten 950 korrikalariek, baina dena ondo joan zedin ibilbidean eta helmugan zeuden ia 500 boluntarioek ere izan zuten meritua.

Beste behin mendiarekin lotutako festa erraldoia bihurtu da Domusa Teknik lasterketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendiarekin lotutako festa erraldoia bihurtu da Domusa Teknik lasterketa

Mendiarekin lotutako festa erraldoia bihurtu da Domusa Teknik lasterketa