Azpeitia
Liburutegien Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza Azpeitian ereE. A.
Azpeitia.
Asteazkena, 22 urria 2025, 20:10
Ostiralean, urriaren 24an, Liburutegien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Azpeitiko udal liburutegiak ere. Honakoak dira hurrengo asterako antolatu direnak: Astelehenean, HH 4. mailako ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Manex Beristainek, 17:30ean. Saioa doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da parte hartu ahal izateko: ostirala izango da horretarako azken eguna.
Asteartean, LH 1. mailako ikasleentzako eskulan tailerra egingo dute, 17:30etik aurrera. Plazak mugatuak izango dira, eta aurrez izena eman beharko da.
Azkenik, LH 3. mailatik LH6. mailara arteko ikasleek Irakurleen Txokoaren hitzordua izango dute hilaren 29an, asteazkenean, 17:30ean.