Borrar
Lapatx zabortegiaren irudia.
Azpeitia

Lapatxen trantsizio ekologikorako Laien ingurumen eragile berria sortu da

Zabortegia itxi ostean, eremuaren kudeaketa daraman enpresa «eraldaketa prozesuan» izan da eta eraldaketa horretatik sortu da Laien

ELI AIZPURU

Igandea, 8 urtarrila 2023, 00:03

Comenta

Urola Erdiko Lapatx zabortegia itxi ostean, eremua kudeatzen duen empresa ere eraldaketa prozesuan ari da. Eraldaketa horretatik sortu da Laien, Ingurumena eta energia. Trantsizio ekologikorako ingurumen eragile berria.

Lapatx zabortegia 2016. urteko abenduan itxi zen, 30 urtez zaborrak jaso ostean. Ordutik, «eraldaketa prozesu etengabean» dagoela dio enpresak. Izan ere, «zaborra lurperatzeari» utzi zion egun batetik bestera, baina zereginak «ez ditu amaitu».

Eraldaketa prozesu horren baitan, etorkizuneko erronkak identifikatu eta ekonomia zirkularra eta energia oinarri dituen trantsizio ekologikorako eragile bihurtu da, eskualdeari zerbitzua ematen jarraitzeko. Eta eraberritze horren baitan izena ere aldatu du. Hemendik aurrera Laien. Ingurumena eta energia ingurumen eragilea izango da.

Ekonomia zirkularra bultzatuko dutela nabarmendu dute, «hondakinen balorizarioaren bidez»

Etorkizuneko erronkei begira, plan estrategiakoa egin berri du. Bertan, aldaketa klimatikoari aurre egitea, jasangarritasuna bultzatzea, ekonomia zirkularra bultzatzea eta trantsizio energetikorako proiektuak garatzeko puntuak ditu zehaztuta datozen urteotarako bide-orrian. Beti ere, eremuak beharrezko duen Ingurumen Baimen Integratuak eskatzen dituen betebeharrak atzean utzi gabe.

Lau helburu estrategiko zehaztu dituzte bide-orri horretan: Eskualdeari zerbitzua ematea izango da estreinakoa. Urola Erdiko herri, herritar eta mankomunitatearentzat «ingurumen interes, interes sozial edo ekonomikoan izan dezaketen» jarduerak gauzatzeko konpromisoa hartu dute, beste eragileekin elkarlanean.

Trantsizio energetikoa bultzaztea da beste erronketako bat. Lapatxeko energia eta espazio baliabideak energia trantsizioarako baliatuko dituzte, instalazioak «jasangarri» bihurtuz, «menpekotasun energetikoarekin bukatzeko, kutsadura gutxitzeko eta kostuak murrizteko».

Ekonomia zirkularra bultzatuko dutela ere nabarmendu dute, «hondakinen balorizarioaren bidez». Ekonomia zirkularraren eredua sustatzeko helburuz eta ingurumen-inpaktua minimizatu eta kostuak optimizatzeko «hondakinen biltegiratzeko eta tratatzeko jarduerak» egingo dituztela aurreratu dute.

Zigilatzearen jarraipena ere egingo dute. Izan ere, ezinbestean eta 30 urtez Lapatx zabortegiaren zigilatzearen eta jarraipenaren ardura izango du.

Erronka horiek zehaztuta, Laien dagoeneko berritutako ardatz eta oinarri horien baitan hasia da lanean. Hala, zigilatutako eremuan, zabortegi zaharrean, energia berriztagarriak ezarri eta ekonomia zirkularra bultzatzeko instalazioak prestatzen ari da.

Zigilatzea aurrera

Zabortegiak zaborra jasotzea utzi bazuen ere, bere bizitza ez zen momentu batetik bestera bukatu. Zaborra jasotzea bukatu ostean hasi zuen zigilatzea. Lapatxek 90.000 metro koadroa ditu; bi zatitan banatuta. Zabortegi zaharra eta berria. Zabortegi zaharrean, 1988. urtetik 2000. urtera arteko zaborrak daude pilatuta. Zati hori dagoeneko zigilatuta dago. Hala ere, 30 urtez jarraipena egin behar zaio eremuari.

Zabortegi berrian, 2000. urtetik itxi artean jasotako zaborra dago eta 60.000 metro koadroko lurra egonkortzeko denbora eta zainketa egin ostean urte honetan zigilatzen hasiko dira, eta legeak agindu bezala faseka egingo da. Hiru edo lau urtean zigilatuta egongo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lapatxen trantsizio ekologikorako Laien ingurumen eragile berria sortu da

Azpeitia: Lapatxen trantsizio ekologikorako Laien ingurumen eragile berria sortu da