Azpeitia
Jende ugari Loiolako jaietan, beste behinLoiolako San Jose jaiak herritarren artean errotuta daude. Igande honetan ospatu dituzte San Jose jaiak auzoan eta jende ugari gerturatu da. Hori bai, bi aurpegi izan zituen egunak eta arratsaldean ohi baino ikusle gutxiago erakarri zuen herri kirol jaialdiak. Izan ere, goizean eguzkiak berotu zuen zabalgunean egindako artisau azoka eta haurrak ere gustura ibili ziren puzgarrietan, baina arratsaldean bestelakoa izan zen panorama. Euria eta txingorrarekin egin zuten erakustaldia. Aizkoran Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aritu ziren eta harri jasotzen, berriz, Olaia Esnaola eta Lierni Osa.